Bat-batean etorri zait burura "Fuego en el cuerpo" (Body Heat) 1981eko filma, non Wiliam Hurt eta Kathleen Turnerrek txortan jo ta fuego ziharduten, Floridan, oraingoa bezalako bero-lamara jasanezin batean, eta, nire adinak ere zerikusia izango du baina, pentsatu dut: "Zelako blufa".
Posts
Neure bizitza pertsonal edo profesional txandrio handi samarren bat egiten dudan hurrengoan, pena-aurpegia jarri, larritasun-uneetako ahotsa inpostatu, eta solemneki esango dut: "Nik, Bingen Zupiriak bezala, neure gain hartzen dut erantzukizuna". (Hortik aurrera, has zaitezte prestatzen gainera etorriko zaizuen zaparradarako).
Herri honen historia kontatzen denean, kapitulu asko lotzen dituen haria izan liteke Mikel Zuloaga "Mikelon": Kirruliren hilkutxa eraman bitartean polizia nazionalen ostiak jasotzen, desobedientzia zibila defendatzeagatik Garzonek auziperatua 18/98 auzian, Sumud Flotillaren lehen bidaiako kidea...
Egun batzuetan, Jose Atanesekin gogoratzen naiz https://www.berria.eus/euskal-herria/jose-atanes-bazterreko-biktima_1057883_102.html
Mikel Zubimendik Garan solasaldi zabala Mikel Sotorekin Jon Miranderi buruz https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20260525/mirandek-gu-baino-modernoagoa-izaten-jarraitzen-du
Bide batez, Loiuko irudiak bai semantikoki bai estetikoki izugarriak dira: Calatravaren aireportuko forma kurbo txuri horiek, Flotillakoen jantzi zuriek... Stanley Kubrick-en "A Clockwork Orange"ko drugoak dakartzate gogora, haien paliza gratuito eta bortitzak...
Aitor Esteban bere zorte txarra edo norbaiten konspirazioa madarikatzen imajinatzen dut: hilabeteetan zaindu dute Durangoko ekitaldia, egun batez bederen komunikabideetako protagonismoa izateko; eta zer, eta beren agintepeko kankailu armatuek izorratzen die dena.