Beleville auzotik jeitsi garenean @garunaborbor@mastodon.eus lagunak gomendatutako Maison des Métallos kulturgunetik pasa gara, historia sindikalista eta kultural indartsuko gunea:
https://www.maisondesmetallos.paris/

Igandean @LibertaliaLivre@piaille.fr argitaletxearen liburudenda topatu dugu irekita, egunotan ekarri gaituen Gaiaren inguruko aukera ederrarekin. Bereziki aipatzekoa argitaletxearen katalogo propioa:
https://www.editionslibertalia.com/

Komunaren tarot bat ere eskuratu dugu!
🍒