Gerrako ibilerak dantzan Tapiarekin
2026ko maiatzaren 30ean
Eibarko 61. Euskal Jaian https://dantzan.eus/kidea/kezka/gerrako-ibilerak-dantzan
Posts
Joseba Tapia. Gerrako ibilerak dantzan
https://dantzan.eus/kidea/kezka/gerrako-ibilerak-dantzan
Joseba Tapiaren Agur Intxorta Maite diska gogoangarriko gerrako kantak dantzan jarriko ditugu maiatzaren 30ean.
https://dantzan.eus/kidea/kezka/gerrako-ibilerak-dantzan
Gerrako kantak dantzan, Joseba Tapiarekin, maiatzaren 30ean, 12:30, Eibarko Untzaga plazan. Eibarko Euskal Jaia, 2026.
Aisialdia eta euskara ikertu ditu Enara Eizagirrek. Ondorio batzuk:
- Mutilek kirol jardueretarako joera handiagoa dute, eta neskek, dantzarako eta musikarako.
- Euskararen presentzia handiagoa da dantzan eta musikan, kirolean baino.
- Nesken artean euskarazko jarduerek indar handiagoa dute.
@berria@mastodon.eus -n elkarrizketa:
https://www.berria.eus/bizigiro/aisialdiak-bidea-ematen-du-hizkuntzen-ikuspegitik-beste-logika-batzuetan-harremanak-sortzeko_2157485_102.html
Hipnotikoak Armeniako dantzaldi honen irudiak:
https://dantzan.eus/bideoak/armenia-dantza-eguna
"Dantza da nazio-identitatea hobekien ordezkatzen duen adierazpidea" esan du antolatzaileetako batek.
Langileen egunean, herri-kultura, egiletzarik gabeko kulturaren alde. Kultura langileak beren lanagatik ordainduak izan daitezen eta ez kapitalaren tranpa den egiletzagatik.
Epaiketan sartzean funtzionarioak esan dit kanariarra dela epailea eta gazteleraz aritzeko. Epailearen lehen galdera euskaraz erantzun dut. Funtzionarioak esan dit gazteleraz aritzeko. Nik euskaraz egingo dudala erantzun diot. Epaileak galdetu dit ea itzultzailerik eskatu dudan eta erantzun diot ez dudala behar. Esan dit itzultzailea eskatzeko eta bukatutzat eman du bista. Erantzun diot ez dudala behar, berak behar badu, berak eskatzeko. Moztu dit esanez bista bukatu dela eta kanpora ateratzeko.
Horra apropiazio kulturalaren froga. Kotilungorria, momotxorroak edo joaldunak dagoeneko ez dira Beskoitze, Altsasu edo Iturengo inauterietako mozorroak. Orain Mitoaroako personajeak dira.
"EN CASTELLANO!". Eusko Jaurlaritzaren egoitzan sartzeko aginduak aztoratu nau. Segurtasun langileak nora nindoan galdetu dit, "Hezkuntza sailera" erantzun diot eta zakar agindu dit: "EN CASTELLANO!".
- A... a... Educación.
- Mantengase fuera.
Nire aurretik denak burua jiratu du eta EHUko errektorea ezagutu dut. Arnasa hartu dut. EHUko errektoreak ere umilazio hau jasan behar badu, ez da nire kontrakoa, ez da pertsonala, euskaldunon kontra ari da bakarrik Jaurlaritzaren atezaina.