Irakaslea Etxepare lizeoan
@Elkartenet@mastodon.eus eko eta @abaraska@mastodon.eus ko kidea
#HikHasitarra
Posts
Atzoko hauteskundeen ondoren ez dakit urte batzuk barru ERRESUMA BATUA ez ote den zaharkituta geratuko.
Irlandako iparraldean SINN FÉIN
Galesen PLAID CYMRU
Eskozian SNP
Ingalaterran UK REFORM ultra eskuindarra nagusi udal hauteskundeetan
#NazioenAskatasunaDaBideBakarra
#HaizeUfadaBerriaEuropan
#EuskalHerriraEreIritsikoDa
IKASTOLEN EKIMENAK: komunikazio tresna libre eta federatu berria
Seaskako ikastola, kolegio eta lizeoek antolatzen dituzten ekitaldien berri izan nahi baduzu, sar zaitez agenda.etxepareikaskoop.eus gancio instantzian.
Era berean, ekitaldien berri izan dezakezu honako tresnekin:
👉Whatsapp 😡
https://whatsapp.com/channel/0029VbCGQvy0rGiLnztBxX0l
👉Telegram😔
https://t.me/ikastolenekimenak
👉Mastodon😍😍😍😍😍😍😍
@relay
Urruñako udal taldearen "koherentzia"
Ez omen da dirurik. Murrizketak egin behar dira. Hortaz, euskalgintzan diharduten elkarteei 26.000€ gutxiago eman nahi dizkiete.
Era berean, zinegotzien soldatak 50.000€tan emendatzea adostu dute.
Urruñako Herriko Etxeak atzo aurkeztu zituen 2026ko aurrekontuak.
Irudian ikus dezakezue ikastolari eta euskarari dioten mespretxua: 22000€tik 2500€ra.
"Bertsularien lagunak" elkarteari, deus ez.
Uda Lekuri, 4000€tik 2500€ra
AEKri, 500€ gutxiago.
Oro har, euskara eta kultura dira kaltetuenak.
BERRI TXARRAK Urruñatik!
Herriko Etxeko udal talde berriak gaur aurkeztuko duen aurrekontuetan Seaskari eman eta ikastolak urtero jasotzen duen diru-laguntza 19.000€-tik 5.000€-ra ttipitzeko asmoa duela jakinarazi digute. Alegia, kasik %75eko apaltzea.
Ikastola eta euskara erasotzea helburu duen balizko erabaki honen aurka direla adierazteko eta udal taldeari xehetasun gehiago eskatzeko, elkarretaratze bat antolatu du Urruñako ikastolak gaur.
📍 Herriko Etxe aitzin
⏰ 18h30
URRUÑAN EUSKARAZ!
PALANTIR: mundua kontrolatu nahi duen enpresa
RE: @gidaritza@mastodon.etxepareikaskoop.eus
Gaur Etxepare lizeoan bat egin dugu @correllengua_@bird.makeup lasterketarekin.
Gaurko txirrina "Amb el cor" abestia izango da.
Gora katalana eta gora herrialde katalanak!
Israel ala Palestina?
Batzuetan aukeratzea oso-oso erraza da
RE: @gidaritza@mastodon.etxepareikaskoop.eus
Ikasleek sortutako tresna bat baliatzea ikasleen eskubideak defendatzeko. Bada gauza ederragorik?
Jakobinismoa da Frantziar Estatuak duen gaixotasun larriena.
Gure hizkuntzak haien estatua astintzen du, estatu hori gure hizkuntzaren zapalkuntzan oinarritzen baita.
Nahikoa da! AZTERKETAK EUSKARAZ ORAIN!
RE: @lainstrumental@social.anartist.org
Herrialde katalanetan Spotifyri aurre egin nahi dion #EntzuleenKooperatiba bat eraikitzen hasi dira.
Proiektua zertan dabilen jakin nahi al duzu? Segi ezazu @fairplayer@social.anartist.org kontua.
📢 Ekonomia zirkularra Etxepare lizeoan
⏰ 8h15 Terminaleko ikasle batek aitaren enpresan zeuden ekipo informatikoak ekartzen ditu
⏰ 8h53 Ekipoak sarera konektatu eta hauekin lanean hasten gara
38 minutu nahikoak izan zaizkigu berrerabilpena sustatzeko.
Linux Mint SE 22.3 "Zena" bertsiora eguneratu berri dut.
6.14 kernelera ere pasa naiz.
Zoragarri dabil.
📢 Informatika-gela berria Etxepare lizeoan!
Iazko ekainean #BilbaoEkintza ko kideek 141 ekipo informatiko eman zizkioten Seaskari.
7 hilabeteren ondoren, hauetako 32-k osatzen dute gure lizeoko informatika-gela berria.
Azken bi egunotan botatako elurrak klaseak bertan behera utzi ditu. Hala ere, lizeora hurbildu diren ikasleen laguntzarekin lortu dugu irudietan ikusten duzuena eraikitzea.
Gora auzolana! Milesker @Elkartenet@mastodon.eus -i ekipoak eskuratzeko eman diguzuen laguntzarengatik.
👇 gehiago
Etxepare lizeoko IKASLE KOOPERATIBAK proiektua mastodon instantzia bat prestatzen ari da lizeotarren plaza numeriko segurua izan dadin.
Instantziari ukitu berezia emateko asmoarekin, eta AA lagun, gure gai propioa ere sortu dugu.
Gai hori edonork erabil dezan CODEBERGen kontua ireki eta "Mastodon_Etxepare_gaia" gordailua sortu dugu.
👉 https://codeberg.org/ederto87/Mastodon_Etxepare_gaia
Erantsitako argazkian gaiak proposatzen duen interfazea ikusi ahal izango duzue.