Elektrine lite

← Feed

@desertorea@mastodon.eus

Post #3518839

2026-06-28 14:22 UTC

@joxe@tkm.eus @Shine_McShine@neopaquita.es eskerrik asko!! Ez nator bat erantzunaren planteamenduarekin, baina ulertzen dut nondik datorren euren arrazoibidea. Software librearen baitako dilema historiko baten aurrean gaude: Software librea tresna teknologiko huts bat al da? Ez, ez da tresna huts bat https://etzi.pm/neutraltasunaren-falazia/ Elkarlana eta askatasuna ardatz dituen komunitate bati esker lortutako etekinek ezin dute finantzatu guztion eskubideak eta bizitzak suntsitu nahi dituen eskuin muturreko jardun faxista. 1/3

Replies (1)

  • @desertorea@mastodon.eus 2026-06-28 14:25

    @joxe@tkm.eus @Shine_McShine@neopaquita.es askok ezinegona sentitzen dugu Elizak, eskuin muturrak edo ejertzitoek software librea erabiltzen dutenean, baina egia da erakunde horiei erabilera ukatzeak software librearen beraren unibertsaltasunari uko egitea lekarkeela. Muga fin horretan jokatzea dagokigu, eta argi dago softwarearen askatasunak batzen gaituela... baina, batzuetan (askotan), zoritxarrez, horixe da batzen gaituen gauza bakarra. 2/3

    Open ##3518840