Dabid ⁂
desertorea@mastodon.eus

🧩 Mundu osoko pertsona askok beste errealitate digital bat amesteko eta eraikitzeko erronkari heldu diogu, eta horregatik bizi naiz teknologiaren eta bere eragin sozialen arteko bidegurutzean.

🤝 Nik ere software librean, kooperazioan eta justizia sozialean oinarritutako ekosistema digital horren alde lan egiten dut.

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #<span
Posts

Post #2562485
Liburu dendan nengoela bururatu zait, abuztuaren 12an eklipse osoa ikusiko dugula aprobetxatuz, urte ezin hobea dela Doloren Claiborne liburua irakurtzeko. Emakume baten eskutik eklipse baten itzalean egindako testigantza beldurgarria kontatzen duen eleberria. 👀 Eta zuk, zer liburu irakurriko duzu eklipsearen aitzakian?

Post #2188902
Ez esan sekula "idazle honen libururik ez dut irakurriko". Ez nuen batere baloratzen, eta orain Stephen Kingen liburuekin ordu txikietara arte geratzen naiz irakurtzen...

Post #2188901
⛵🇵🇸 Ezin duzue imajinatu zein harro gauden herrian Arantzaz eta beste guztiez. Ongi etorri euskal herrira, lagunak! #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

Post #2188900
Ataundar talde batek aspaldi esan zuen Eneko Anduezari buruz esan beharreko guztia.

Post #2188899
Amets egiten hasia nintzen lanaren balioa ez zela bata zurien edo garbiketa-orgen araberakoa... https://maldita.es/desinfo/20260504/one-belarra-si-ganamos-las-elecciones-igualaremos-el-sueldo-de-las-limpiadoras-al-de-los-medicos/ Eskerrak Kropotkin aspaldi hil zela! Hau lasaitasuna, gure fantasiazko munduan jarrai dezakegu: medikua ez da langilea, aztia baizik. Ez du nekazariaren, irakaslearen edo garbitzailearen beharrik. Egia onartu? Hori bai dela arriskutsua... langile guztiok beharrezkoak...

Post #2149264
Egongo da zer hobetu, itzulpenaren lehen bertsioa delako, baina #CapyReader erabiltzen baduzu, jakin behar duzu azken bertsioa instalatuz gero, euskaraz jar dezakezula.

Post #2060136
Asteburu honetan milaka zoro zoragarri daude Bruselan software librearen inguruan bilduta, eta joan ez garenok, gutxienez, mezua zabalduko dugu. #SoftwareLibrea #Fosdem #BurujabetzaTeknologikoa #Debian Guk geureak. 🤓

Post #1904696
Nekez osa daiteke ordezkaritza hoberik! Animo eta eskerrik asko egiten duzuen lanagatik: Mikelon, Garbiñe, Jotas eta @larbelaitz! Musu bat! 😘 Euskal Herriko delegazio sozial bat #Rojava|n sartu da https://www.argia.eus/albistea/euskal-herriko-delegazio-sozial-bat-rojavan-sartu-da-eta-argia-bertan-da

Post #1894180
Gaueko ordu txikietan, benetan axola duten gauzak egiten diren orduetan. 😉 Zergatik den deszentralizazioa mezularitzaren azken helmuga eta zergatik deitzen den helmuga hori #DeltaChat https://etzi.pm/zergatik-den-deszentralizazioa-mezularitzaren-azken-helmuga-eta-zergatik-deitzen-den-helmuga-hori-delta-chat/

Post #1857141
Lagun bati bere azken liburuaren inguruko elkarrizketa bat egiteko agindu didate, eta aizue, nola disfrutatu dudan sarrera idazten... 😅

Post #1857140
Bitxia da Hiruk zenbat atsegin duen uretara sartzea (ibaia, hondartza, hotza, eguzkia... denak balio dio) eta zein gutxi gustatzen zaion bainatzea. 🫧

Post #1857139
O povo é quem mais ordena.

Post #1857138
Kasu! @baratzadigitala|ren azken hau irakurri nahi duzu: Teknologia egokiagoak https://www.argia.eus/argia-astekaria/2960/teknologia

Post #1857137
3 aste. WhatsAppi agur esateko muga-eguna jarri dut: maiatzak 17. 🚀 Ordura arte, kontaktu bakoitzetik jasotako lehen mezuari erantzungailu automatiko batek erantzungo dio. Gure komunikazioen kontrola berreskuratzeko eta plataforma burujabeen alde egiteko garaia delako. #AgurWhatsapp #BurujabetzaTeknologikoa #Pribatutasuna

Post #1857136
"Se nos ha ido de las manos" ikusi duzue? Lehen saioa bikaina da: etxebizitzen espekulazioa, eta horren atzean dauden negozio ilunak, mahai gainean. 🏠 % 100 gomendagarria, nire ustez.

Post #1857135
Hara! Ez nekien NASAren webgunea WordPressekin egina zegoenik!

Post #1857132
Sektore teknologiko finantzarioa (fintech), praktikan, eldarnioak ditu... Azken txostenen arabera, adimen artifizialeko chatbotak gero eta iruzurtiagoak dira. Hala ere, enpresa teknologiko handien helburu nagusia adimen artifizialeko agenteen bidez gure finantzen kudeaketa autonomoa egitea da. Zer atera daiteke gaizki? Hausnar dezagun, "adimen artifizial seguruaren" inguruko propaganda hori marketin-estrategia hutsa baino ez baita.

Post #1857131
Ziur nago, ondo bilatuz gero, aza eta mihi-arrain errezeta gozoa aurkituko genukeela.

Post #1857130
⛔ Israelek Global Sumud ontziak atzeman ditu Gazako kostaldetik ehunka kilometrora; komunikazioak moztu, zibilak bahitu eta nazioarteko uretan legez kanpoko aurrekari onartezina ezarri dute. 🇵🇸 Atxilotuak askatu! Boikot Israel! ✊ Nire eskerrik beroenak ekintza honetan parte hartu duten aktibistei, bereziki gure herrikideei. Harro gaude! #Palestina #GlobalSumud #EuskalHerriakElkartasuna

Post #1857129
📢 Adi mobilizazioei! 🇵🇸 #Palestina #GlobalSumud #EuskalHerriakElkartasuna

Post #1857128
🚨 Baieztatu dugu: Bermeoko pertsona, #GlobalSumud|eko atxilotuen artean zegoena, onik da Kretan, Israelek beste 168 aktibistekin batera Greziara bidali ondoren. 🇵🇸 Askok salatu dute kolpeak jasan dituztela, eta horren arrastoak dituzte gorputzean, eta beste bi pertsona atxilotuta jarraitzen dute oraindik Israelen. 📢 Haien berehalako askatasuna exijitu behar dugu!!! #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna Israel estatu terrorista!!! Gora Palestina askatuta!!!

Post #1725374
Atzo, eta gaur, eta bihar, eta etzi. Beti Palestinarekin! #EuskalHerriakElkartasuna #PalestinaAskatu #BoikotIsrael

Post #1415649
🛟 #GlobalSumudFlotilla itsasoratu da, munduko kontzientzia esnatu eta Palestinako sarraskia salatzeko. Gobernuen pasibotasunaren aurrean, herri boterea martxan! 🇵🇸 Milioika lagun gaude zuekin, itsas milia bakoitzean. Gora herrien arteko elkartasuna! Ez zarete bakarrik egongo. Zuek zarete gizateriaren duintasuna! Irabazi arte, kamaradak! #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna

Post #1365200
Batzuetan estrategiak sinpleak bezain emankorrak izan daitezke, ezta? #Kakaztea 💩 [...] Googlek hainbat bilaketa egitera behartu gintzakeen, bilatzen ari ginen informazioa aurkitu arte; horrela, enpresak diru gehiago lortuko luke bilaketen emaitzen orri bakoitzean iragarki gehiago erakutsiz. Mierdificación, Cory Doctorow.

Post #1365199
@t3rr0rz0n3 estaba comentando la noticia de ADSLZone. 😅😅 Según leí en Reddit (aunque no pude revisar el hilo bien), hace falta tener acceso físico al dispositivo y que este se encuentre desbloqueado y con permisos de root.

Post #1365198
⚔️ Joe Abercrombie irakurtzen hasi naiz, La voz de las espadas liburua. Lagun askok gomendatu didate, grimdark estiloa oso berezia ei delako. Hala ere, begi-bistakoa den gauza bat aurkitu dut: liburu honen lehen kapitulua eta George R.R. Martinen Tronuen Demarena kalkoak dira. Ctrl+C eta Ctrl+V, txo!

Post #1365196
Zergatik eman beharko nioke aukera bat #DeltaChati? Mezularitza deszentralizatu eta segurua ezagutzeko, hiru ikuspegi desberdin proposatzen dizkizut. Artikulu bakoitzak ertz desberdin batetik heltzen dio gaiari: :deltachat: Erabiltzaile baten esperientzia https://adrianperales.com/2026/03/delta-chat-puede-ser-la-respuesta/ :deltachat: Ikuspegi politikoa eta komunitarioa https://etzi.pm/zergatik-den-deszentralizazioa-mezularitzaren-azken-helmuga-eta-zergatik-deitzen-den-helmuga-hori-delta-cha...

Post #1365195
Gaurko bazkalosteko solasaldia fedibertsora zabaltzen dut: Zein da Espainiako gerra zibilari buruzko zure film gogokoena? Nirea "Land and Freedom", Ken Loach, 1995.

Post #1216777
RE: https://mastodon.eus/@theklan/116010963228898708 #Fedibertsoa|k ez du zerikusirik sare sozial estraktibisten dinamikekin. Mastodon ez da X, eta Pixelfed ez da Instagram. Beraz, "sare sozial" kontzeptua orokortzea akatsa izan daiteke: beharbada sare sozial komertzialez edo dinamika toxikoez hitz egin beharko genuke. Terminologia zehaztea ez da kapritxo bat, eta atzoko albistea nahasgarria zen zentzu horretan.

Post #1200115
⚠️ Adi! @delta mezularitza-aplikazio deszentralizatuak euskaltegian izena eman du eta... 🎉 Aplikazioak ez ezik, webgune ofizialak ere ikasi du gure hizkuntzan hitz egiten. 🔦 Sartu eta kuxkuxeatu hemen: https://delta.chat/eu/ 📥 @trikutik eta biok itzulpenarekin buru-belarri ibili gara, baina seguru badagoela zer hobetu. Beraz, bota zuen ekarpenak (edo loreak!) beldurrik gabe. Zuen iritzien zain gaude! #DeltaChat #DeltaChatEuskaraz