Post #1894180
2026-04-13 22:09 UTC
Replies (3)
-
@XabierSoto@mastodon.eus 2026-04-14 04:15
@desertorea@mastodon.eus aipatzen duzunaren harira, paralelismo argia ikusten dut mundu osoko baliabide energetikoak kontrolatu nahi dituztenen eta gure arteko komunikazioak kontrolatu nahi dituztenen artean. Zentzu horretan, burujabetza energetikorako tokian tokiko energia-komunitateak behar ditugun moduan, gure bizitza digitala kudeatzeko egitura sendoak ere behar ditugu Euskal Herri mailan.
-
@bertol@mastodon.eus 2026-04-14 18:36
@desertorea@mastodon.eus mila esker itsaso zabal eta handi honetan, argi pixkat egiteagatik! Itsasargi ederra, plazearra holakoak irakurtzea ๐
-
@garkopeke@mastodon.eus 2026-04-15 15:32
@desertorea@mastodon.eus Oso ondo, baina nire galdera da: zergatik DeltaChat eta ez XMPP edo Matrix? (irakurri berri dut azkeneko hau Israelekin loturak dauzkala) Zer aukera berri -eta besteek ematen ez duena- ematen digu? Egia esan, niri hau Frente Judaico Popular dela iruditzen zait