Post #3518840
2026-06-28 14:25 UTC
@joxe@tkm.eus @Shine_McShine@neopaquita.es askok ezinegona sentitzen dugu Elizak, eskuin muturrak edo ejertzitoek software librea erabiltzen dutenean, baina egia da erakunde horiei erabilera ukatzeak software librearen beraren unibertsaltasunari uko egitea lekarkeela.
Muga fin horretan jokatzea dagokigu, eta argi dago softwarearen askatasunak batzen gaituela... baina, batzuetan (askotan), zoritxarrez, horixe da batzen gaituen gauza bakarra. 2/3
Replies (1)
-
@desertorea@mastodon.eus 2026-06-28 14:30
@joxe@tkm.eus @Shine_McShine@neopaquita.es hala ere, muga argia da: intoleranteekiko tolerantziak faxismoari bidea irekitzen dio, eta askatasuna irentsi ohi du azkenerako. Enpresa bateko buruak guk emandako indar ekonomikoa giza eskubideak mehatxatzen dituzten diskurtso autoritarioak hauspotzeko erabiltzen badu, gure erantzuna ezin da izan ekidistantzia. Hau ez da "iritzi politiko ezberdinak errespetatzea", eta faxismoaren aurkako autodefentsa antifaxista ezinbesteko auzi bat da. 3/3