Luistxo Fernandez
luistxo@mastodon.eus

Nik ekarri nuen Twitter Euskal Herrira. All over Mastodon, some hope and some despair. #LanguageDiversity #Wikipedia #TransRights

Posts

Post #2212007
Gaur Maiatzaren 2a, Dos de Mayo. Bilbon bada Maiatzaren Biko kale bat, baina ez da Madrilgo Altxamendu nazionalistagatik (1808koa) baizik eta 1874ko maiatzaren 2agatik, urteurren liberal bat https://eu.wikipedia.org/wiki/Maiatzaren_2a_(Bilbo) Eibarren ere bazen Dosdemayo kale bat, eta herrian hala esaten zaio Toribio Etxebarria kaleari oraindik ere. Auto-fikzio liberalak esan izan du Bilbokoarengatik zela Eibarkoa ere, baina ez, Madrilgoagatik izan zen, 1908ko maiatzaren 2an emana izena https:...

Post #2212004
Urte haietako Perrosanxe bat izan zen Garaikoetxea abertzale askorentzat: gaztea, garaia, guapoa #horihalada

Post #2212003
Gaur Egun albistegian datu jakingarria eman dute Garaikoetxeaz: euskara batua hautatu zuela Jaurlaritzaren eredu ofizialtzat

Post #2212002
2026ko moda joeretan look intestinala agertu da. Ikus Cardi B Met Galan eta Korrika 24ko tripa-hesteen kamiseta // cc: @aintzanemug

Post #1826192
Zuen #Korrika argazkiak hona, eskerrik asko --> https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:2026_Korrika @euwikipedia rako @begiluze k sortua eta neuk hornitua lehen argazkiekin, baina ez neureak, @AzkoitiaGuka renak baizik

Post #1823104
Duela 89 urte, #Gernika ko bonbardaketa. Hara joan ziren Condorreko hegazkinak beste herri batzuk ametrailatzen eta bonbaztatzen ibili ziren Bizkaian goizetik, eta Munitibarren 11 lagun hil zituzten, zenbait zubi baten azpian. Han hil zuten ezagutu ez nuen nire osaba, Jose Mari Ostolaza, bere emaztea eta Julene haurra. Juleneren ahizpa pixkat nagusiagoa bizirik irten zen, aurpegia metrailak desfiguratua, nik ezagutu nuen nire lehengusina Edurne Ostolaza Larrinaga. https://ahotsak.eus/media/pdf/...

Post #1046727
#GernikaGernikara 'Guernica' edo 'Gernika' margolanaren kokapenaz euskarazko Wikipedian informazio dexente dago. https://eu.wikipedia.org/wiki/Gernika_(margolana) Margolan hori ez da egon inoiz Euskal Herrian bana bai Paris, New York, Madril, Oslo, Kopenhage, Stockholm, Göteborg, Los Angeles, Chicago, Boston, San Francisco, New Orleans, Sao Paulo, Munich, Kolonia, Brusela, Amsterdam eta Hanburgon gutxienez.