Post #1823104
2026-04-26 10:07 UTC
Duela 89 urte, #Gernika ko bonbardaketa. Hara joan ziren Condorreko hegazkinak beste herri batzuk ametrailatzen eta bonbaztatzen ibili ziren Bizkaian goizetik, eta Munitibarren 11 lagun hil zituzten, zenbait zubi baten azpian. Han hil zuten ezagutu ez nuen nire osaba, Jose Mari Ostolaza, bere emaztea eta Julene haurra. Juleneren ahizpa pixkat nagusiagoa bizirik irten zen, aurpegia metrailak desfiguratua, nik ezagutu nuen nire lehengusina Edurne Ostolaza Larrinaga. https://ahotsak.eus/media/pdf/ahotsakeus_ostolaza-larrinaga-edurne_2025-12-11-1312.pdf
Replies (1)
-
@luistxo@mastodon.eus 2026-04-26 10:09
Estekako testu horrek dio Jose Mari arrasatearra zela. Ez da hala, Mallabiako Gerea auzokoa zen, eta Edurne aurkitu zutenean hara joan zen bizitzera, neure ama Joxepi, Jose Mariren arreba gazteena, jarri zuten zaindari edo, eta elkarrekin hazi ziren Barrenengua baserrian.