Gorka Bereziartua
gorka_bm@mastodon.eus
<p>Egingo nuke, baina geurtz.</p>
Posts
-
Post #3042646
Alizia eta biok lerro paraleloak bilakatu ginela ulertuko nuen, elkarren ondoan egon gintezkeela, baina gure bideak dagoeneko ez zirela gurutzatzen. #Garondoan (Argazkia: Helena Georgiou)
-
Post #3042645
Nik, benetan, Loiuko irudiekin harrituta nagoela esan nahi nuke https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/05/25/potentzia-handien-pare/ #EzetzAsteaOndoBukatu
-
Post #3042644
Petronor ez da animatu bero-sapa hau patrozinatzera, e?
-
Post #3042643
[Kataluniako independentziaren memea] 1- Azkenean jaitsi da tenperatura 🙌🏻 2- 27 gradura 😓
-
Post #3042642
Hainbeste gauza izango ziren ordurako aldatuak, eta aldatuak diodanean esan nahi dut puskatuak, zimurtuak, txikituak, tarratatuak eta gero erdi-josiak; hain diferentea izango zen inguruko giroa ere, ezen uko egina izango bainion nire buruaren irudi jarrai bat edukitzeari. #Garondoan (Argazkia: Makis Makris).
-
Post #3042641
Ez dut nahi zuri ezer txarrik gertatzea, esango nion. Hori ez dago zure esku, erantzungo zidan. Eskutik eramango ninduen bere logelara, etzango ginen, elkarrekin, nire kopeta Aliziaren garondoan, begiak estu-estu itxita. #Garondoan (Argazkia: Carla Alexandra Rodriguez)
-
Post #3042640
Oso pozik nago atzo #Garondoan aurkeztu ondoren. Eskerrik asko han izan zineten kazetari eta lagunei. Hemen albistea @argia -n https://www.argia.eus/albistea/iniziazio-nobela-hautsi-bat-idatzi-du-gorka-bereziartuak-2010eko-hamarkadari-begira-jarrita-garondoan
-
Post #3042639
Adimen Artifizialak galbidean jarri duen beste arte-diziplina bati buruz idatzi dut aste honetan https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/06/01/salba-ditzagun-txuletak/ #EzetzAsteaOndoBukatu
-
Post #3042638
Gertaera deseroso eta problematikoetan ikusten da bakoitzaren neurria eta, nire ustez, Aizpea Otaegik eta Errenteria/Oreretako Udalak berriz ere erakutsi dute beste maila batean ari direla https://kultursharea.eus/biktimekiko-babesa-jarri-ditu-erdigunean-errenteriako-udalak/
-
Post #3042637
Gustura egon naiz gaur arratsaldean #Zebrabidea saioan Malen Frantsesenarekin #Garondoan -i buruz hizketan 🎧 https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20260601/beste-kontuez-ere-hitz-egiten-da-gatazkarena-atze-oihal-bat-da-testuinguru-bat-ematen-diena
-
Post #2805604
Aristofanesen bat hartu dut doan Eroskiko “liburu libreak” apalategitik. Prezioa dauka lehen orrialdean: 6,75€. Ez dakit historian inoiz hain eskura eduki dituen jende arruntak horrelako gauzak. Ez dakit, era berean, historian inoiz hain aitzaki sofistikatuak asmatu izan diren ez irakurtzeko.
-
Post #2805602
Futbola batere gustatu gabe ere, gozatzeko modukoa da Florentino Perez ikustea atzo agertu zen moduan, kasik txapelalbal fasean sartuta
-
Post #2805599
Lehiaren euskal agentziako bozeramailea entzuten ari naiz Euskadi Irratian. Oso ideologizatuta dago. Ez dakit hain diskurtso erradikalak ordutegi honetan emititzea ideia ona den demokrazia osasuntsua edukitzeko.
-
Post #2805597
Garaipenaren eguna berdin bizitzen dute irabazle guztiek. Derrota berriz, galtzaileetako bakoitzak bere modura bizi du. #Garondoan (Argazkia: Yasuhiro Ishimoto)
-
Post #2805596
Ez zait gustatzen jendearekin hitz egitea. Elkarrizketak, alegia. Elkarrizketa batean sartzen zarenean agertzen hasten diren animalia horiek, esan nahi dut. #Garondoan (Argazkia: Walter Schels).
-
Post #2805595
... eta hala ere Aliziak hurrengo segundoan egingo zuena deszifraezina izango zen, guztiz opakua. Besteak beste horregatik ez nuen jakingo zergatik gonbidatu ninduen taberna hartara. #Garondoan (Argazkia: Herk Harveyren &#39;Carnival of Souls&#39; pelikulatik).
-
Post #2805594
Gezurra badirudi ere, patrikan eramateko erloju batzuk erosi nahi zituztenen artean sekulako istiluak izan dira pasa den asteburuan https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/05/18/royal-pop/ #EzetzAsteaOndoBukatu
-
Post #2805591
Idazmahai zaharra ere eramatea nahi ote zuen galdetuko nion. Ez zuela axola erantzungo zidan, uzteko. #Garondoan (Argazkia: Jerry Uelsmann)
-
Post #2805588
Izenik ez dutenen politika da Lanbroa. Izenik eduki nahi ez dutenena. Izenik ez edukitzea da Lanbroaren indarrik handiena. #Garondoan (Argazkia: Rafael Tanaka)
-
Post #2805587
Bai gustura atzo Iruñean #Garondoan aurkezten. Euskalerria Irratitik ere pasa nintzen; hemen ikus-entzun dezakezue nobelari buruz Miren Mindegiak egin zidan elkarrizketa https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1779296820759-gorka-bereziartua-beren-kokapena-aurkitzen-ez-duten-pertsonen-inguruko-eleberria-da-garondoan
-
Post #2805586
Akaso liburu bat idatzi ordez partidu politiko bat fundatu izan banu, handik gutxira beste batzuek egin zuten bezala, orain beste historia bat kontatzen ariko nintzen https://www.berria.eus/kultura/garondoan_2158380_102.html (Eskerrik asko @berria egunkariari, #Garondoan -en aurrerapen hau publikatzeagatik)
-
Post #2551927
Gehiengo sindikalak atzo euskaraz bizitzeko eskubidearen alde egindako manifa (ezkerrean). Super heroi bat (eskuinean). #EuskaldunaNaizEtaArraroNago
-
Post #2374659
Clickbaita geroz eta sotilagoa bilakatzen ari da
-
Post #2328671
Nik ere baditut Beñat Sarasolak hemen primeran esplikatu dituen zalantzak iritzi publikoaren gaur egungo egoeraz https://www.berria.eus/kultura/analisia-kultura/baikortasun-premia-hau_2157286_102.html
-
Post #2184063
Orain konturatu naiz: zertarako mailegatu dugu “cayetano/a”, PEPELERDO gure hiztegian edukita?
-
Post #2122775
EAJren eta PSEren arteko ika-mika antzerki hutsa izan da, baina mila aldiz ikusi dugun obraren lehenbiziko bertsio digitala ere bai https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/05/04/antzerkia-memearen-garaian/ #EzetzAsteaOndoBukatu
-
Post #1869691
Gaurko periodikoetan irakurri dezakezun artikulu ederrenetako bat izango da hau https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2026-04-18-07-00/hemeroteca_articles/amp/enarak-liburu-artean
-
Post #1081744
Iriart da, oker ez banago, ezker abertzalearen historiako lehenbiziko lehendakaria.
-
Post #1046730
Aurten Euskal Erdiko Sumarrek “Amerri” erabili du Aberri Eguna dela-eta euskarara itzuli duten testuan. Aurrerapena da, izan ere iaz “Matria” erabili zuten euskarazko testuan ere, gurea gaztelaniaren menpeko hizkuntza balitz bezala