Iban Zaldua
IbanZ@mastodon.social
<p>Irakaslea, idazlea, donostiarra, gasteiztarra, auskalo / Profesor, escritor, donostiarra, vitoriano, lo que sea ibanzaldua.wordpress.com</p>
Posts
-
Post #2577658
Atzo oso ondo pasatu genuen &quot;Si Sabino viviría&quot; aurkezten Bilbon. Jende asko (ni izateko eta Bilbo izateko), eta horietako asko ez publiko kautibo sailekoak gainera. Mila esker etorri zinen guztioi, Louise Michel liburu dendari, Irati Merino ilustratzaileari eta, batez ere, Edurne Portela aurkezleari.
-
Post #2577657
Atzo, Gasteizko Irakurle Klubean, saio oso bizia eta interesgarria izan genuen Uxue Alberdiren &quot;Hetero&quot; ipuin bildumaren inguruan (Susa, 2024): idazkeraren zehaztasun eta aberastasunaz, xehetasunekiko aditasunaz, Ipuin errealista klasikoaren markoaz, narrazioen kontaeren aniztasunaz, ipuin batzuen arkitektura bereziki landuaz eta, ezinbestean, errealitatea delako hori literatura bihurtzeak dakartzan erronka ebatzigaitzez eztabaidatu genuen. Motz geratu zitzaigun bilera-denbora.
-
Post #2577656
Gaur, igandeetako garbiketa saioan, (hasteko) Blue Öyster Cult taldearen &quot;Fire of Unknown Origin&quot; albuma. #entzutekoak
-
Post #2577654
Larunbatean, maiatzaren 16an, Lizarrako Liburu Azokan izango naiz, Idoia Iribertegi ilustratzailearekin eta Agustin Ferrer Casas komikilariarekin solasean, eta nire liburuak sinatzen eta defendatzen, &quot;Botere handi batek&quot; eta &quot;Si Sabino viviría&quot;, bereziki.
-
Post #2577653
Gezurra dirudien arren, egon zen garai bat zeinetan Simple Minds taldeak ASKO molatzen baitzuen. https://www.youtube.com/watch?v=yNnurU5pL8M&amp;list=RDyNnurU5pL8M&amp;start_radio=1
-
Post #2113005
El miércoles 29 de abril estaré en el taller de lectura de @legazpikoliburutegia hablando de mi libro &quot;Como si todo hubiera pasado&quot; (Galaxia Gutenberg). https://www.legazpi.eus/es/legazpi/vive/agenda/eventodetalle/1129/-/dia-del-libro-encuentro-con-el-escritor-iban-zaldua
-
Post #2113004
Gerry Conway (1952-2026). Komiki gidoilaria, DC eta Marvel etxeentzat batez ere. Gwen Stacyren heriotzaren erantzulea (Iratxo Berdearekin batera). #respect
-
Post #2113001
EAJren abstentzioa alokairuen luzapenean. To eta ño demokrazia kristaua.
-
Post #2113000
RE: https://mastodon.social/@IbanZ/116475698555277334 HOY
-
Post #2112999
&quot;Adiskidetasunak hausteko gailua&quot;, artikulu berria Oharrak &amp; Hondarrak blogean. https://ibanzaldua.wordpress.com/2026/04/29/adiskidetasunak-hausteko-gailua/
-
Post #2112998
Bai, liburuek adiskidetasunak apur ditzakete. Eta egun autofikzioa delako zera hori praktikatzen dutenek ez dute, uste dutenaren kontra, ezer bereziki berririk asmatu. Hori guztia, eta gehiago, Oharrak &amp; Hondarrak blogean (arratsaldeko pasea). https://ibanzaldua.wordpress.com/2026/04/29/adiskidetasunak-hausteko-gailua/
-
Post #2112997
Larunbatean Lizarrako liburu-azokan izango naiz, sinatzen eta Agustín Ferrer Casas komikigilearekin solasten ba horixe, komikiaz eta literaturaz / El sábado estaré en la feria del libro de Estella, firmando y hablando con Agustín Ferrer Casas de cómic y literatura.
-
Post #2112996
Datorren ostegunean, maiatzaren 7an, Uxue Alberdiren &quot;Hetero&quot; ipuin liburuaren inguruan eztabaidatuko dugu Gasteizko Irakurle Klubean. Beti bezala 19:30etan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko Amaritu aretoan. https://geuelkartea.eus/ekitaldia/irakurle-kluba-hetero/
-
Post #2112995
RE: https://mastodon.eus/@berria/116511281834440456 Nire atzoko Elefanteen Zimiterioa, sekula baino zaharrunoagoa.
-
Post #2112994
Maiatzaren 6an, asteazkenarekin, hitzordu hau Bilbon:
-
Post #2112993
Gaur, Bilboko Louise Michel liburu dendan.