Post #2577657
2026-05-08 07:03 UTC
Atzo, Gasteizko Irakurle Klubean, saio oso bizia eta interesgarria izan genuen Uxue Alberdiren "Hetero" ipuin bildumaren inguruan (Susa, 2024): idazkeraren zehaztasun eta aberastasunaz, xehetasunekiko aditasunaz, Ipuin errealista klasikoaren markoaz, narrazioen kontaeren aniztasunaz, ipuin batzuen arkitektura bereziki landuaz eta, ezinbestean, errealitatea delako hori literatura bihurtzeak dakartzan erronka ebatzigaitzez eztabaidatu genuen. Motz geratu zitzaigun bilera-denbora.
Replies (0)
No replies.