Post #1564059
2026-04-03 11:15 UTC
@txo_elurmaluta oso interesgarria da gaia. Nik neuk ez dut inoiz konturik egin instagramen eta ez dut "falta" igartzen. Baina antzera gertatzen zait adibidez ChatGPT eta halakoekin. Badakit jende asko eta askorentzat ezinbestekoak direla, baina niri konkretuki ez dit fomorik eragiten.
Whatsapp uztea bai izan zen piska bat traumatikoa (niretzat baino gehiago inguruarentzat) baina Insta, Facebook, Threads, TikToki... Ez dakit, Grindr edo Tindr bezain urrun gelditzen zaizkit XD
Replies (2)
-
@luistxo@mastodon.eus 2026-04-03 11:27
@txerren @txo_elurmaluta ez da kontu pertsonala, zuri edo hari zer eragingo. Estrukturala da kontua. Nire inpresioa da Instagram dela euskarazko komunikazioaren erdigunea 2026an, ez Berria taldea, ez EITB, ez beste ezer. Eta erdarazko EHko komunikazioarena ere bai, bide batez.
-
@txo_elurmaluta@mastodon.eus 2026-04-03 12:38
@txerren Bai bai. Niretako ChatGPTrekin edo besteren batekin ezberdintasun nabaria dago eta da besteek egiten dutenaz jakitea. Niri berez ez dit fomorik sortzen, baina bai eztakit nortaz hitzegiten didatenean eta: bakarrik insta, ezdakit noren bideo interesgarria ikusi eta: bakarrik insta, etab. luze bat. Ze afera da niri heltzen zaidana edo nire inguruan dudana ez dela titok, adibidez, den dena da insta 😬