Elektrine lite

← Feed

@txo_elurmaluta@mastodon.eus

Post #1564033

2026-04-03 10:39 UTC

Eta uste dut, gainera, estatu espainoleko afera dela hein handi batean, ez dakit, hori da sentsazioa. Ze badirudi, adibidez ilustratzaileetaz hitzegiten, AEB eta UKn adibidez, Blueskyen daudela gehio (nire irudipenak), baina estatu espainolean ez dakit zer gertatzen den. Gauza bera da Whatsappekin, estatu espainola da gehien erabiltzen den tokietako bat, norbaiti entzun nion whatsapp hemendik zela "como una religion" (omen %85-90a erabiltzen duela) 🤷 Besterik gabe... altuan pentsatzen

Replies (1)

  • @txerren@mastodon.eus 2026-04-03 11:15

    @txo_elurmaluta oso interesgarria da gaia. Nik neuk ez dut inoiz konturik egin instagramen eta ez dut "falta" igartzen. Baina antzera gertatzen zait adibidez ChatGPT eta halakoekin. Badakit jende asko eta askorentzat ezinbestekoak direla, baina niri konkretuki ez dit fomorik eragiten. Whatsapp uztea bai izan zen piska bat traumatikoa (niretzat baino gehiago inguruarentzat) baina Insta, Facebook, Threads, TikToki... Ez dakit, Grindr edo Tindr bezain urrun gelditzen zaizkit XD

    Open ##1564059