Elektrine lite

← Feed

edurne

anabasa@mastodon.eus

<p>Ez gara gure baitakoak</p>

Posts

  • Post #2813902

    Gaur kriston mobida montau da tontakeri batetik txikienaren guraso taldean... 🤯 😳 Faborez, elkar zaindu, goxatu, garagardo batzuk elkarrekin hartu, gustora barre gin, behar denean malkoak elkarbanatu ta lixto. Hau di-da pasako zaigu ta ez du hainbesteko dramarik merezi. #AmatxoMaitia

  • Post #2813901

    Herritarrak portuan, Zabarre eta Maria Labaien noiz etorriko zain! Badatoz!! Badatoz!! Kontuz!! soldaduak eta Perutxo hemen dira!! ☠️⚔️ #mendekosteak

  • Post #2813900

    Gora Lezoko piratak!! #MendeKosteak

  • Post #2813899

    Txikia nintzenean, giza eboluzioaren helburua, pertsona ona izatea zela uste nuen, elkar zaintzeko gai izango ginen gizartea izatea.... oso xaloa nintzen bai. Azken aldian askotan itzultzen naiz pentsamendu haietara eta tristurak goitik behera zeharkatzen nau, atzo egun hoitako bat izan zen. Loiun gertatutakoa hain da gizatasunik gabeko sistemaren adierazle, ze nazka, tristura eta amorrua. #Inboluzioa