Euskal WikiEmakumeok
WikiEmakumeok@mastodon.eus
<p>Euskarazko Wikipedian editatzen dugu, batez ere emakumeen biografiak sortu edo itzultzen ditugu</p>
Posts
-
Post #4254656
&quot;Eta euskal erresistentzian jarraitzeko ere jaio gara, marinela bere nabegaziorako sortu den bezala, eta burruka hori da egun libertateari eta giza duintasunari eman diezaiokegun onena&quot;. Joseba Sarrionandia
-
Post #4254655
Gaurko egunez jaio zen Julita Beraza Leibar (Anoeta, 1925– Mexiko, 2020) erraketista profesionala izan zena. Munduko txapelduna izatera iritsi zen. 24 urtez jokatu zuen Anoetarra, garai guztietako erraketista onenetarikotzat hartua izan da. Horren erakusle publikoak jartzen zizkion goitizenak: La Reina, La Única edota La Venus Rubia. https://eu.wikipedia.org/wiki/Julita_Beraza
-
Post #4254654
Gaurko egunez jaio zen Xole Aire (Urepele, 1973) Urepeleko auzapeza eta artzaina. https://eu.wikipedia.org/wiki/Xole_Aire
-
Post #4254653
Gaurko egunez jaio zen Idoia Beratarbide Arrieta (Oiartzun, 1977) artista eta ilustratzailea.[1] Ilustratzaile lanaz gain, hainbat zeregin bete ditu kulturgintzaren barruan: Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteko kudeatzaile eta eragile izan zen; Edo! argitaletxean editore lanak egin zituen; Metrokoadroka kolektiboaren bultzatzaile eta taldekide da eta honen baitan aktore, koordinatzaile, diseinatzaile eta arropa egile lanak egin ditu. https://eu.wikipedia.org/wiki/Idoia_Beratarbide_Arrieta
-
Post #4254652
Gaurko egunez hil zen Doris Benegas Haddad (1951, Caracas – 2016 Valladolid) euskal herritar abokatua eta ezkerreko militante bat izan zen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Doris_Benegas
-
Post #4254651
Gaurko egunez jaio zen Matxalen Bezos Arketa (Barañain, 1994) irakaslea eta idazlea, poeta. https://eu.wikipedia.org/wiki/Matxalen_Bezos_Arketa
-
Post #4254650
Eiffel dorrearen lehen solairuaren azpian, Frantziako 72 gizonezko zientzialari, ingeniaria eta matematikarien izenak daude erliebean idatzita, haien ekarpen zientifiko eta teknikoak omentzeko. 2026an, dorrean emakume zientzialari ospetsuen beste 72 izen gehitzeko proposamena aurkeztu zen. Euskal WikiEmakumeok 72ak ekarri ditugu @euwikipedia|ra https://eu.wikipedia.org/.../Eiffel_dorreko...
-
Post #4254649
RE: https://mastodon.eus/@anagalarraga1/117007363092533637 https://eu.wikipedia.org/wiki/Marie_Tharp
-
Post #4254648
Gaurko egunez 1749an Ijitoen Sarekada Handia Espainian, Fernando VI.a erregeak aginduta. Erresumako ijito guztiak atxilotu eta lan esparruetan preso izan zituzten. 1765ean askatu zituzten azkenak. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ijitoen_Sarekada_Handia
-
Post #4254647
Gaurko egunez 1936an, Izkon, bortxatu eta ondoren fusilatu egin zituzten: Adela Campaña Ortiz, nafar etxekoandrea (j. 1886). Asunción Campaña Ortiz, nafar etxekoandrea (j. 1869). https://eu.wikipedia.org/wiki/Adela_Campa%C3%B1a_Ortiz https://eu.wikipedia.org/.../Asunci%C3%B3n_Campa%C3%B1a... Argakia: Lotiko hilerri klandestinoa Ver menos
-
Post #4254646
Gaurko egunez hil zen 2013an Felipa Domínguez Taguada, Gurutze Gorriko erizain eta miliziano komunista gipuzkoarra. https://eu.wikipedia.org/wiki/Felipa_Dom%C3%ADnguez_Taguada
-
Post #4254645
Gaurko egunez jaio zen Beatriz García Markaida (Sestao, 1996) euskal fisikari, fisikari kuantiko eta zientzialari konputazional kuantikoa. https://eu.wikipedia.org/wiki/Beatriz_Garc%C3%ADa
-
Post #4254644
Gaurko egunez jaio zen 1922an Micaela Portilla, XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa, Gasteizen (h. 2005). https://eu.wikipedia.org/wiki/Micaela_Portilla
-
Post #4254643
Gaurko egunez jaio zen Elena Irureta Azanza (Zumaia, 1955 ) euskal aktorea da. 2023ko urrian Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman dio Ane Gabarainekin batera, ikus-entzunezkoen alorrean egindako ekarpenengatik. https://eu.wikipedia.org/wiki/Elena_Irureta
-
Post #4254642
Gaurko egunez jaio zen Itsaso Larramendi Elexgaray (Bilbo, 1990) euskal arkitektoa da, &quot;Aldiri. Arkitektura eta abar&quot; aldizkariko dinamizatzaileetako bat eta erredakzio kontseiluko kide 2016az geroztik. Ordutik TIPI kooperatiban ere ari da, parte-hartze eta berdintasun proiektuen zuzendaritzan eta egikaritzan. Hirigintzaren potentzial politikoa lantzen du, bertan bizi diren pertsonentzako hiri-inguruak hobetzearren. https://eu.wikipedia.org/wiki/Itsaso_Larramendi
-
Post #4254641
Trataren kontrako eguna
-
Post #2571278
Durangoko Euskal WikiEmakumeok asteroko hitzordua Andragunean. 12.280 emakume ekarri ditugu @euwikipedia|ra GenerOrekatik gero eta hurbilago gaude. Erdu, txiri-txiri lortuko dugu gure helburua.
-
Post #2265886
Gaurko egunez jaio zen Rosario Teodora Artola Elizetxea (Donostia, 1869 - 1950) euskal idazle izan zen, XIX. mendean euskaraz idazten hasitako lehen emakumeetako bat. https://eu.wikipedia.org/wiki/Rosario_Artola
-
Post #2265885
Gaurko egunez jaio zen Lina Huarte (Ororbia, Nafarroa, 1928 – Madril, 2017, soprano lirikoa izan zen, opera eta zarzuela lan ugaritan abeslari aritu zena. Maitane Azurmendiren ilustrazioa https://eu.wikipedia.org/wiki/Lina_Huarte-Mendikoa
-
Post #2265884
Gaurko egunez jaio zen Rosa Mari Arano Ziarreta (Meñaka, Bizkaia, 1961) euskara-irakaslea eta euskararen irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako material didaktikoaren egilea. https://eu.wikipedia.org/wiki/Rosa_Mari_Arano_Ziarreta
-
Post #2265882
Gaurko egunez jaio zen Kristina Saralegi Arribillaga (Leitza, Nafarroa Garaia, - 2022)[1] baserritarra, abeltzaina, talogilea eta ekintzailea izan zen. Euskal Herrian oso ezaguna zen, batez ere baserriaren, kirolaren eta tradizioen inguruko hainbat arlotan. https://eu.wikipedia.org/wiki/Kristina_Saralegi
-
Post #2265880
Gaurko egunez jaio zen Ane Odriozola Cia (Legazpi, Gipuzkoa, 1979) idazlea. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ane_Odriozola
-
Post #2265878
Gaurko egunez jaio zen Irati Eguren Arruti (Durango, Bizkaia, 1981) euskal arkitektoa, ilustratzailea eta feminista da. https://eu.wikipedia.org/wiki/Irati_Eguren
-
Post #2265876
Gaurko egunez jaio zen Iratxe Esnaola Arribillaga (Zarautz, 1981) informatika-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea da. Software librearen defendatzailea, hainbat herri-ekimenetan parte hartu du: esaterako, PuntuEus proiektuko koordinatzailea izan zen. Olaso Dorrea Fundazioko lehendakaria da.Hainbat hedabide eta elkarteren kolaboratzailea ere bada informatikako gaietan. https://eu.wikipedia.org/wiki/Iratxe_Esnaola_Arribillaga
-
Post #2265874
Gaurko egunez jaio zen Nerea Ariznabarreta Izkue (Eibar, 1981) narratzailea eta antzerkigilea. https://eu.wikipedia.org/wiki/Nerea_Ariznabarreta_Izkue
-
Post #2265872
Gaurko egunez jaio zen Ohiane Unzalu Aldekoa (Amaitermin, Abadiño, 1987) bizkaitar nutrizionista, kirol monitorea eta lasterkaria da. 2025ean, mendi lasterketen Euskal Herriko Kopan bigarren sailkatu zen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Oihane_Unzalu
-
Post #2265871
Gaurko egunez hil zen Elena Pérez, txistularia, Eibarko Usartza Txistulari Taldeko zuzendaria (j. 1968). https://eu.wikipedia.org/wiki/Elena_P%C3%A9rez
-
Post #2265870
Gaurko egunez jaio zen Leire Ruiz Ganuza (Iruñea, 1983) nafar antzezlea telebistan aritzeagatik ezaguna dena. Antzerkian ere lan egin du. ETBko Vaya Semanita saioan egindako lanagatik da ezaguna. ETB2n RH+ saioa aurkeztu du. https://eu.wikipedia.org/wiki/Leire_Ruiz
-
Post #2265869
Gaurko egunez jaio zen Cris Lizarraga (Bilbo, Bizkaia, 1992ko maiatzaren 8a) bizkaitar feminista, aktibista eta abeslaria da, Belako taldearen kidea. Bandarekin Espainiako estatuko jaialdirik garrantzitsuenetan hartu dute parte: FIB, Arenal Sound, Jazzpana, Sonorama eta abar https://eu.wikipedia.org/wiki/Cris_Lizarraga
-
Post #2265866
Gaurko egunez Maria José Bravo del Valle (Donostia, 1964 - 1980) espainiar eskuin-muturreko talde batek bahitu, bortxatu eta erail egin zuen. Poliziak hilketa ez zuen inoiz ikertu, eta zeuden aztarnak desagertu ziren. Bravoren mutil lagun Francisco Javier Rueda larri zaurituta agertu zen, eta zortzi urte geroago hil zen zaurien ondorioz. https://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Jose_Bravo