Elektrine lite

← Feed

Urko Azpitarte Zubizarreta

UrkoAzpitarte@mastodon.eus

<p>Nec spe, nec metu</p>

Posts

  • Post #1431362

    Bikaina iruditu zait Arantza Santestebanen artikulu hau. Paolo Sorrentinoren zinemari buruzkoa da, eta @berria|n argitaratu da. Neuretzat hartuko nuke irudiak irakurtzeko Santestebanen ahala. https://www.berria.eus/kultura/graziaz_2156775_102.html

  • Post #949929

    «Hitz poetikoak eskaini diezazuke erresonantzia bat egunerokotasunak eskaintzen ez dizuna. Harria harriagoa egiten du, nolabait esateko». Oso interesgarria iruditu zait Ixiar Rozasi @itzugarte|ek @berria|rako egin dion elkarrizketa hau. https://www.berria.eus/kultura/berria-eus_2155511_102.html

  • Post #685590

    RE: https://mastodon.eus/@berria/116239495405200082 Uste dut berreziketa eta gizarteratzea helburu dituen zigor-sistema batean 80 urteko herritarrek ez luketela espetxean egon behar (bi xede horiek ezartzen ditu Espainiako Konstituzioaren 25. artikuluak). Espetxe-erakundeek bizitza eta osotasun fisiko eta moralerako oinarrizko eskubidea ez bermatzea, berriz, onartezina iruditzen zait.