:nokatoka: [ˈjo̞.kʲiɲ] 🇵🇸
Jokin_PA@mastodon.eus
<p>:bibihotza: | Zaindu dezagun elkar | Euskerak egiten gaitu herri | ∞ | 6ak bat | :ezbitarbihotza: | Antifaxista eta, hortaz, antikapitalista</p>
Posts
-
Post #4036894
Gaur kuadrillen eguna da Oreretan. Aurtengo diseinuaren gaia euskara da (irudian agertzen dena). Ba amorrua eman dit hainbeste gazte ikusteak kamiseta jantzita ta erdaraz lasai lasai 😭😭
- Post #3163043
-
Post #3163042
Langileok hiltzen garenean ere bigarren mailakoak gara.
-
Post #3163041
Dena ongi etxean
-
Post #3163040
- Laugarren solairuan, zoaz eskubira, gero ez dakit zer ikustean pasatu ate bat eta... Bakarra al naiz edo danok galtzen zarete horrelako jarraibideekin? Gelan zenbakia esan eta kitto, kartelak daude
-
Post #3163039
Whatsapp kendu nuenetik izandako elkarrizketak. - Orain ezin dizut abixatu + Bai, deitu. - Baina ez dakit klasean zauden, agian ezin didazu hartu. + Gero ikusiko dut deia, whatsapp bat bidalita ere ezingo nuke erantzun. - *nahasmen aurpegia*
-
Post #3163038
Egun on
-
Post #2634515
Asteburu honeten lana tokatzen da, baina horrela gaitz erdi
-
Post #2634514
Bueltan da erretzaileak gorrotatzeko sasoia. Alegia, terrazetan lasai egoteko aukerarik ez dagoen aroa
-
Post #2634513
Ba gaur arratsaldean antzerki bat dago Lezon. Lezoko webgunearen arabera, hauxe da sinopsia: Ella está en shock. Su hija de dieciséis años acaba de confesarle que no es una chica; sino que es un chico. Ya no será más Alejandra, será quien realmente es: Alex. La terapia, los grupos de sensibilización, nada es suficiente para aceptar el hecho de que su hija ya no será más su hija y la negación, la resistencia y la frustración se abren paso desde el dolor que provoca el cambio. (jarraitzen du)
-
Post #2178219
50 egun falta dira korrikarako 👁️👄👁️
-
Post #1046733
RE: https://mastodon.eus/@berria/116337043637745976 Oso ongi eskatzea frantziari eztakit zer; alabaina, hobe luke barrura begiratu eta hemen babestu euskara, haren eskumenean dagoen Euskal Herri zatian
-
Post #1005715
Gaur iloba txikiakin Etxolan egon gara, Sarako animalia parke batean. Asko gustatu zaio 🥰
-
Post #1005714
folklore gehiegi enetako 😂 #AberriEguna2026
-
Post #1005713
Errenta aitortua
-
Post #1005707
Madrilen nago, ta euskaraz eskatu berri det gosaria
-
Post #685589
Netanyahu hilda dago?
-
Post #685588
Zenbat eskirol 🙃
-
Post #685583
Gaurko bi aldarteak xd
-
Post #685582
Herrian ile apaindegi batek ez du itxi. Gainera, piketeek ezer egin ez dezaten, honako kartel hau jarri du, espainolez: «Margotzen duena gaya da». 🫠
-
Post #685581
Arratsaldean ezin izan naiz batu manira, belaunagatik. Aupa zuek ❤️🔥
-
Post #660711
«Hemen inposatutako hizkuntza bakarra gaztelania da». https://oarsoaldea.hitza.eus/2026/03/13/hemen-inposatutako-hizkuntza-bakarra-gaztelania-da/ #Oldarraldia #Orereta #CCOO #Euskara
-
Post #660706
Ze polita atzoko eguna Oreretan 🥰
-
Post #660704
Atzo egun osoan lanean aritu eta gero, gaur irabazi dut goizean goxo-goxo ohean egotea
-
Post #660703
Hau egin ordez: -Kaixo, Jokin, Zer moduz? Gauza bat, fabore bat eskatu behar nizun. Hau egin: - Kaixo, Jokin! Fabore bat eskatu behar dizut. *faborea azaldu* + Bai, lasai. Egingo dut, noski! - Milesker!! Bide batez, zer moduz zaude? ------ - Kaixo, Jokin! Fabore bat eskatu behar dizut. *faborea azaldu* + Jo, sentitzen dut... ezingo dut 🙃 - Bueno, lasai! Eskerrik asko hala ere. Bide batez, zer moduz zaude?