Post #4229859
2026-07-28 19:40 UTC
Nobelaren lehen esaldia irakurri aurretik ere, jada gustatzen ari zait liburua: argitaletxeak —Errata naturae— ingurumenarekiko duen konpromisoa azaltzen da lehen orrian, datu xeheak emanaz. Adb, kooperatiba batean sortutako energia berriztagarria erabiltzen dute, gas-isuriak eta ur-kontsumoa ohikoak baino askoz ere txikiagoak dituzte, ez dute plastikorik erabili, beren esku dagoen banaketa oinez eta bizikletaz egiten dute, baliabide ekonomikoak banka etikoan dituzte...
#ingurumena #liburua
Replies (0)
No replies.