Elektrine lite

← Feed

@iturri@mastodon.eus

Post #3187828

2026-05-16 09:23 UTC

Edadeko emakumezko bat banku busti batean eserita. Ez zegoen ondo eta ez zuen hitz egiten. Bizilagun batzuk gelditu egin gara. Batek 112ra deitu du. Berehala supermerkatuko bi langile, taberna bateko zerbitzaria, bizilagun gehiago eta bi ertzain agertu dira. Handik gutxira kiroldegiko langile bat masaje kardiakoa emateko tresnekin eta anbulantzia. Mareo bat zen. Ohikoak omen ditu. Horrelako auzo batean bizi nahi dut nik.

Replies (0)

No replies.