Post #2551916
2026-05-13 19:44 UTC
Operazio txiki bat egin behar izan didate Galdakaoko oftalmologian.
Harridura pozgarria izan da harreratik hasi eta kirofanoko laguntzaileetaraino (7-8 langile: administrazio, zeladore, erizain, kirofanoko laguntzaile) denek euskaraz egin didate. Euskaraz ondo. Eta bidean langile dexentek, beren artean euskaraz komunikatu dute nire etorrera (lan hizkuntza).
Aipamen garrantzitsua: euskaldunen artean, bakarra gizonezkoa. Anestesista eta zirujaua, biak gizonezkoak, erdaldun bakarrak
@kontseilua
Replies (0)
No replies.