Post #2521388
2026-05-13 19:06 UTC
Txikiarekin ospitalean izan gara gaur, interbentzio txiki baterako (etxean gaude jada, dena ondo) eta tratua oso ondo. Hori bai, arratsalean erizain laguntzailea hasi zaio gaztelaniaz eta guk itzuli diogu zer eskatzen zion eta beno... ba "nola ez daki ondo gaztelaniaz oraindik" esan nahi zigun, baina noski, ez da ausartu, eta berari galdetu dio:
- Y si vas a Peñíscola como pides algo?
Galdera absurdua da, baina nik erantzun diot:
- En catalán.
Bai, Nobitaren tanta horietako bat erori zaio.
Replies (1)
-
@Gailetagilearen_Alaba@mastodon.eus 2026-05-13 19:22
@theklan@mastodon.eus Niri pijomari batek kargu hartu zidan Campo Volantineko ziboetan nire semeak gaztelaniaz ez jakiteagatik. Oraindik jartzen naiz berde merezi moduko erantzuna eman ez niolako