Post #2108943
2026-05-02 12:14 UTC
Egun hauetan #DeltaChat eta #Chatmail -i buruz irakurri ostean, Euskal Herriko udaletxeetan Fedibertsoa eta Burujabetza Teknologikoarekin amestu dut.
Bai, gure inguru eta herrietan, korporazio handietatik aldenduta.
Herrian, jendeak #DeltaChat erabiltzen zuen, bizilagunek sortutako Relay ezberdinekin, libreago izanez.
Ametsak.
Erokeria litzateke, Herri edo Amankomunitate bakoitzak bere posta zerbitzu propioa izatea?
Ametsak.
Replies (2)
-
@birasuegi@mastodon.eus 2026-05-02 13:27
@bertol@mastodon.eus Posible da, baina ikuspegi politikoa falta da. Landuko dugu.
-
@teketen@mastodon.eus 2026-05-02 18:01
@bertol@mastodon.eus normalena behar luke. Padroiarekin posta helbide bat. Email horretara idaztea informazio ofiziala eta nahi bada kopian bigarren posta batera, pertsonala, baina ez ofiziala.