Post #1998431
2026-05-01 12:54 UTC
Maiatzaren 1a dugun honetan, Yayo Herrerori (uste dut) irakurritako hau etorri zait burura: nola silikosia gaixotasun profesionala den gizonentzat, lantokian garatzen zutelako gaitza, eta aldiz, emakumeei ez zaien onartzen hori, etxean gaixotzen zirelako, senarren erropak garbitzean
#maiatzak1 #feminismoa
Replies (2)
-
@birasuegi@mastodon.eus 2026-05-01 13:40
@anagalarraga1@mastodon.eus Kontatzen duzuna bikainki jaso zuen Juanmi Gutierrez zinemagileak 'Musikaren plaza' dokumentalean, etxeko kontakizunetik abiatuta eta titulua gure herriko plaza batetik hartuta. https://juanmigutierrez.org/2019/10/17/musika-plaza-la-plaza-de-la-musica/
-
@aazpilikueta@mastodon.social 2026-05-01 20:41
@anagalarraga1@mastodon.eus Pentsatzen dut halako sententzia gutxi izan direla. Baina izan, izan dira. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2015-10-28/hemeroteca_articles/una-sentencia-reconoce-la-muerte-de-una-mujer-por-limpiar-ropa-con-amianto