Elektrine lite

← Feed

@XabierSoto@mastodon.eus

Post #1857120

2026-04-16 08:10 UTC

@koldotxu eta hemen dator meloia: ikertzailea izanda askoz errazago onartuko dizute artikulu bat "adimen artifiziala", "agente" edota "haluzinazio" bezalako hitz fetitxeak erabiltzen badituzu. Ni beti termino egokiak erabiltzearen alde, baina sistema hor dago (gure kasuan, norabide teknofiloegian nire ustez), eta termino egokiak bilatu bitartean ikerlariek jan egin behar dute. (Ez dut pesimismoan erori nahi, sistema bera aldatu beharra dagoela adierazi nahi dut.) @birasuegi @desertorea

Replies (2)

  • @theklan@mastodon.eus 2026-04-16 08:13

    @XabierSoto @koldotxu @birasuegi @desertorea oraintxe tesiko atalaren ondorioetan horren inguruan idazten ari nintzen. Kasualitateak ez dira existitzen.

    Open ##1857121

  • @koldotxu@mastodon.eus 2026-04-16 08:14

    @XabierSoto buenoooooo a ze meloiaaaaa 🍉 Pasa gara zientzian termino unibokoak erabiltzetik, hypeak elikatzen duten hizkuntza hanpatu, flipatu eta merkadoteknikoa erabiltzera. Ikerkuntza-sistemaren kakaztea aspalditik dator eta kaka-gailur berrietara doa ziztu bizian @birasuegi @desertorea

    Open ##1857122