Elektrine lite

← Feed

@galaipa@mastodon.jalgi.eus

Post #1564055

2026-04-03 16:22 UTC

@txo_elurmaluta @XabierSoto "jende guztia hor dagoelako" <- Ze zaila honi aurre egitea. Cory Doctorowek "enshitification" liburuan interoperabilitatea aipatzen du soluzio gakoetako bat bezala. Instituzioetatik plataformak "konpontzeko" mugimendu txiki bat somatzen da azkenaldian, baina neurriak praktikan ez dira batere eraginkorrak, eta plataformei botere gehiago ematea eskatzen dute (mezuen kontrolerako zifraketa puskatzea adibidez). 1/2

Replies (1)

  • @galaipa@mastodon.jalgi.eus 2026-04-03 16:22

    Plataformek erabiltzaileak soka motzarekin lotuta dituzten bitartean gauzak aldatzea zaila izango da. Aldaketa kostua garestia da maila indibidualean. Aldiz erabiltzaileek edozein momentutan egin badezakete alde, plataformak hobeto portatuko dira (neurri batean behintzat), eta gainera alternatiba komunitarioak erakargarriagoak izango dira. 2/3 @txo_elurmaluta @XabierSoto

    Open ##1564056